




OSAGAIAK:
- Tipula
- Zulotxoak daukaten fideoak
- Piper gorria
- Sepia
- Ganbak
- Langostinoak
- Arrain saldaAzafrana
Zartagi edo lapiko batean olio pixka bat jarri eta azafrana bota. Sutan jarri azafrana pixkat gorritu eta olioari bere kolorea eman arte. Tipula eta piper gorriak julianan moztu eta sutara gehitu. Ondo bigundu arte potxatzen utzi. Fideoak gehitu eta pixkat gorritu arte egin, baina itsats ez daitezen kontuz ibiliz. Salda gehitu eta baita sepia tiretan moztuta. Irakiten jarri ez oso gogor egosten joan dadin. Gutxi falta zaionean ganbak eta langostinoak gehitu. Pasta egosia dagoenean 15 minutu sua itzaldu, eta momentuan jan ez biguntzea hain beste.