
Lehenengo egunean, hau da, arratsaldean Espolon plazara joan nintzen autobusa hartzera eta han Aratzekin eta nire lagunekin bildu nintzen eta aukeratu genuen nor eseriko zen norekin.
Autobusa iristean, denak eseri ginen eta ibilbidea hastean Madagaskar pelikula jarri ziguten eta Aratz eta biok ikusi genuenez hasi ginen hitz egiten gure gauzetaz.
Iritsi ginenean Grañonera, ostatua aurkitu eta nor bere gelan instalatu zen. Aratz eta biok gela berdinean egokitu gintuzten, gainera gure oheak justu ondoan zeuden. Instalatu ondoren futbolera jolastera joan ginen eta triangelu bat jokatu genuen. Nire taldekideak irabazleak izan ziren eta gainera irabazleei chupa chups bana eman behar zieten beste taldeetako jokalari bakoitzak.
Bukatu genuenean eta saria jaso genuenean, afaltzera joan ginen eta afaldu ondoren ping-po

Bigarren egunean, zertxobait goiz altxatu ginen eta Grañonera joan ginen gosaldu ondoren txapelketako lehendabiziko bi partidak jolastera. Ni hasi nintzen azkeneko mahaian nire abizenagatik ze Yesa abizena Y asten denez, eta Y letra alfabetoko azkenaurreko letra da eta hori da nik azken mahaian hasteko arrazoia.
Bi partidak irabazi nituen eta bukatzean besteei itxaron eta ostatura joan ginen. Ostatura iristean korrika eta presaka joan ginen denok aldatzera arropaz eta denbora librea izateko.
Ordu erdi pasata sartu ginen ostatuan xake klaseak zeudelako eta klasea ondoren xake partida batzuk bota genituen joku-gelan geundenok. Partida horietan niri hango lagunek apertura batzuk erakutsi zizkidaten ze nire hurrengo partidan zailtasun handiak izango nituen irabazteko.
Partida pare batzuk jokatzean eta zerbait ikasi ondoren bazkaltzera joan ginen denak eta oso janari gozoa eman ziguten. Arratsaldean dena

Hurrengo egunean, goizetik partidara joan ginen eta partida honetan bigarren mahailan jokatu nuen eta ez nuen sorte ona izan, oso zorte txarra baizik ze galdu egin nuen. Partida idatzita neukanez nire irakaslearekin birpasatzen egon nintzen ikusteko zer egin nuen gaizki eta zer ondo.
Ostegunean, Santo Domingo de la Calzada-ra joan ginen ikusteko nolakoa zen eta La Rioja Tierra Abierta ikustera. Han, museo hori ikusi ondoren, bazkaldu eta azkenaurreko partida bota genuen. Honetan bai irabazi nuela. Partida bukatu ondoren, besteei itxaron eta ostatura bueltatu ginen.

HAUEK BAI IZAN ZIRELA OPOR ONAK!!!!
1 comentario:
claro k si unai me he enterado de todo, mugitu i purdia y ven aki, xao, bss, Rebe.
Publicar un comentario